XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERITZI KRITIKOA Orixeren eritzia: .

Literatur aldetik ez da puntarengo idazlea.

Lan ederrik ba du: Vizcaytik Bizkaira, Ipuinak, e.a.

Euskara erraza, herrikoia, jatorra erabiltzen du.

Baina, batzutan, dakien guztia erakutsi beharrez, lanak naturaltasun pixka bat galdu egiten du.

Azkue hizkuntzalari bezala dugu inportantea.

Ikertzaile eta biltzaile bezala egin duen lana miresgarria da, eta horretan ihardunbide zuzen hau eman digu euskaltzale guztioi: herriaren eta idazle zaharren iturritik jaso behar dugula euskara bizia.

NOBELA Mende honetan hasten da euskal nobelagintza.

Aurreko mendean nobela bakan batzu atera ziren: Mogelen Peru Abarka, Daskonagerre-ren Atheka Gaitzeko Oihartzunak (1870), frantsesetik itzulia; eta Jean Batista Elizanbururen Pierres Adame, eta A. Apaolazaren Pachico Cherren (1890), Truebaren lan batetik euskaratua.

Baina urrun gelditzen diren zerbait dira.

Benetako nobelagintza orain hasten da, hogeigarren mendean.

Gehien lantzen dena, halabeharrez, baserritar eta arrantzaleen bizitzara mugatzen den ohitur nobela da.